JUAN SAN MARTIN BEKA 2009. ESKARAK EGITEKO AZKEN EGUNA URRIAREN 13A
Eibarko Udalak, Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin, euskarazko ikerketa sustatzeko eta Juan San Martin eibartar euskalari eta ikertzailea omentzeko, bere izena daraman ikerketa-bekarako deialdia egiten du.
IX. JUAN SAN MARTIN BEKA 2009 Artea
Tokiko Gobernu Batzarrak 2009-03-20an 2009ko Juan San Martin Beka lehiaketaren oinarriak onartu zituen.
Bekaren ezaugarriak:
- Ikerketa esparrua: Artea.
- Proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.
- Bekaren iraupena gehienez 12 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.
- Ikerketa-lanak jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan behar du.
Eskatzaileak:
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute. Bigarren kasu horretan, ikerlanaren zuzendari arduradun bat izendatu beharko da.
- Beka jaso ahal izateko ezinbestekoa da diplomatua, maila horretako tituloduna edo goi mailako tituluduna izatea. Taldeen kasuan, gutxienez erdiak bete beharko du baldintza hori.
- Eskatzaileak bere euskarako gaitasuna frogatu beharko du EGA edo baliokide den titulu edo diploma bidez. Lantaldeen kasuan berdin, partaide guztiek frogatu beharko dute aipatutako gaitasuna.
Eskaera aurkezpena:
Eskaerak eta gainontzeko agiriak aurkezteko epea 2009-09-01etik 2009-10-13ra arte egongo da zabalik, biak barne.
Argibideak eta agiriak eskuratzeko modua:
Erakundea: Eibarko Udala.
Saila: Herritarren Zerbitzurako Bulegoa (PEGORA).
Helbidea: Untzaga Plaza 1.
Herria eta posta-kodea: Eibar 20600.
Telefonoa: 943 70 84 00.
Telekopia: 943 70 84 16.
Jendea hartzeko orduak:
- 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era. Ostiraletan 9:00etatik 14:00etara.
Uda sasoian
- Uztailaren 1etik irailaren 15era, 9:00etatik 13:30era.
- Irailaren 16etik 30era, 9:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era. Ostiraletan 9:00etatik 13:30era.