Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Abisuak, kexak eta iradokizunak

Abisuak, kexak eta iradokizunak

Eibarko udalaren webgune honetatik, 010 telefonora deituta edo Pegorara etorrita (Herritarren Zerbitzurako bulegoa), udalarekin elkarlanean aritzeko aukera eskaintzen dizugu nahi dituzun edo bidezkoak irizten zaizkizun iradokizunak, kejak edo abisuak emanda. Benetan eskertuko dizugu zure laguntza.

Aukeratu erantzuteko modua
Erantzuteko-modua




Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera, honen bidez adierazten dizuguna da formulario honetan eman dizkiguzun datu pertsonalak "Kexen kudeaketa" izeneko fitxategi baten jasoko direla eta horren arduraduna Eibarko udala dela. Helbidea: Untzaga plaza 1, 20600, Eibar (Gipuzkoa). Fitxategi hori, helburutzat Herritarren kexak kudeatzea duena, DBEAri jakinarazi zaio eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak zaizkion segurtasun neurri guztiak hartuta dauzka. Formulario hau betetzeak esan nahi du eskatzailea jakinaren gainean geratu dela eta baimena ematen duela bere datuak aipatutako helburu horrekin tratatzeko. Hauxe ekartzen dizugu gogora: zuk emandako datuak eskuratzeko aukera duzula, eta nolanahi ere, Legeak ezarritako eran, baita datuok zuzentzeko, aurkatzeko edo ezeztatzeko aukera ere; horretarako, Eibarko udaleko Segurtasun Arduradunari lehen esandako helbide horretara idatzizko komunikazio bat bidali behar diozu datu hauekin: Izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, eskatzen dena, data, interesdunaren sinadura eta fitxategiaren izena. Halaber, kontsultatu nahi izanez gero "Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako" delakoa webgune hauetan duzu: www.eudel.net eta www.avpd.es.