Helbide fiskala aldatzea jakinarazpenetarako
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau telefonoz egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: Udalak jakinarazpenetarako erabiltzen duen bizilekuari edo helbideari deitzen zaio helbide fiskala. Udalak kobratzen dituen zerga-errezibo guztietan egin daiteke helbide fiskalaren aldaketa.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergen saila.
Eskaera nola egin:
- Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren banku bidezko helbideraketaren eskaera tramitu egindo du.
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo agiriak aurkeztu:
- Helbide fiskala (jakinarazpenetarako) aldatzeko eskaera behar bezala beteta eta izenpetuta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Helbide fiskala (jakinarazpenetarako) aldatzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)
|
PDF, 72 KB)