Banku bidezko helbideraketa: kontu berria edo kontu aldaketa
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Tramite hau telefonoz egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: aldizkako mugaeguna duten zorren ordainagiriak edo errezibo helbideratuak - jakinarazpena jende guztiari batera egiten zaionean - egutegi fiskalan finkatutako egunetan zuzenean kargatuko dira bankuetan eta kutxetan baimendutako helbideraketa-kontuetan.
Zordunarentzat errazagoa da era horretara ordaintzea, horrela ez baitu izango bankura edo kutxara joan beharrik. Eibarko Udalean borondatezko ordainaldiaren azken egunean kargatzen dira kontuan urteroko kontzeptu guztiei dagozkien erreziboak: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko zerga, Ondasun Higiezinen gaineko zerga, Jarduera Ekonomikoen gaineko zerga, ibiak eta zentsoak eta kanonei dagozkienak.
Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Diruzaintza Saila.
Eskaera nola egin:
- Telefono bidez: eskaera telefono bidez egiteko PEGORAra deitu behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa). Telefonoa: 943 70 84 00. PEGORAk eskaera egin duen pertsonaren datuak egiaztatu ondoren banku bidezko helbideraketaren eskaera tramitu egindo du.
- Bertaratuta: eskaera bertara etorrita egiteko, PEGORAra etorri behar da (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) eta ondorengo agiriak aurkeztu:
- Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera behar bezala beteta eta izenpetuta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Ordainagiriak banketxean helbideratzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)
|
PDF, 72 KB)