Nitxoen luzamendua
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: nitxoak beti lagatzen dira 10 urterako; hala ere, denbora hori amaitu eta berriro eskatuz gero, badago aukera beste hamar urtez gehiagoan edukitzeko. Horri deitzen zaio "nitxoen luzamendua". Hala ere, behin bakarrik egin liteke luzamendu hori.
Udalak, nitxo-lagapenaren denbora amaitu aurretik, 3 hilabete lehenago, pertsona guztiei jakinarazpen bat edo karta bat bidaltzen die. Bi jakinarazpen mota daude:
- Nitxoak 10 urte betetzen dituenean, denbora amaitzen dagoela eta gorpua beste hamar urtez eduki nahi badute, udalari luzamendua eska diezaioten.
- Nitxoak 20 urte edo gehiago betetzen dituenean, nitxoaren denbora amaitu dela eta gorpua handik aterako dela gogora ekartzeko baina errautsen nitxoa ere hor duela.
Nitxoa beste hamar urtez eduki nahi duenak, PEGORAra jo behar du, "Herritarren Zerbitzurako Bulego"ra. Udalaren karta jasotzen denetik, hamabost (15) eguneko epea dago eskaera-orria hor PEGORAn betetzeko. Denbora horren barruan ez bada ezer esaten, udalak, doakionak ez duela nitxoa denbora gehiagoan edukitzerik nahi ulertuko du eta lagapena amaitutzat emango du; kasu horretan, kanposantuko edo hilerriko beharginek gorpua nitxotik atera eta bertako hezurtegian lagako dute.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Nitxoa denbora gehiagoan erabiltzen lagatzeko eskaera behar bezala beteta.
- Eskatzailearen (erabilera lagapenaren titularra) eta dagokionean legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumentu baten kopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
Oharrak: nitxoak, aurreneko aldiz ematen den 10 urteko epe horri luzamenduaren beste 10 urte horiek gehituta, 20 urterako izaten dira, eta denbora hori, nitxoan lehenengo gorpua sartu zenetik hasten da kontatzen. Bertan, nitxoan, bigarren gorpu bat sartuz gero (beti ere, lehenengotik bigarrenera gutxienez 5 urte) lagapenaren denbora 10 urtekoa izango da. Hala ere, bigarren gorpuak 10 urte eraman arren, lehenengoak ez baditu 20 urte bete, bigarrenak bestea atera arte segitu dezake.
Bestalde, lehenengo gorpuak 20 urte baino gehiago egin ditzake bigarren gorpuak nitxoan ez baditu 10 urte bete.
Nitxo luzamenduari dagokion tasa zein den jakiteko ikusi horren inguruko ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Nitxoak denbora gehiagoan erabiltzen lagatzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 76 KB)
|
PDF, 76 KB)