Errauts nitxoen luzamendua
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: errautsen nitxoak 10 urterako izaten dira, eta hortik aurrera, aukera dago 10 urteko luzamendua nahi beste aldiz eskatzeko. Horri deitzen zaio "Erraus nitxoen luzamendua".
Udalak, nitxo-lagapenaren denbora amaitu baino lehen, aurreko hilabetean, pertsona guztiei jakinarazpen bat edo karta bat bidaltzen die denbora amaitzear dagoela esaten.
Nitxoa beste hamar urtez eduki nahi duenak, PEGORAra jo behar du, "Herritarren Zerbitzurako Bulego"ra. Udalaren karta jasotzen denetik, hamabost (15) eguneko epea dago eskaera-orria hor PEGORAn betetzeko. Denbora horren barruan ez bada ezer esaten, udalak, doakionak ez duela nitxoa denbora gehiagoan edukitzerik nahi ulertuko du eta lagapena amaitutzat emango du; kasu horretan, kanposantuko edo hilerriko beharginek errautsak nitxotik atera eta bertako hezurtegian lagako dituzte.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Errautsen nitxoak denbora gehiagoan erabiltzen lagatzeko eskaera behar bezala beteta.
- Eskatzailearen (erabilera lagapenaren titularra) eta dagokionean legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumentu baten kopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
Oharrak: Errauts nitxoak, 10 urterako lagatzen dira, eta denbora hori, bertan sartutako lehenengo errautsak han utzi zirenetik aurrera hasten da kontatzen, gerora bertan nitxoan beste gorpuren baten errautsak sartu arren. Nitxo horretan, nahi denean sar daitezke beste errauts batzuk. Errautsen kasuan ez da kontuan hartzen bata sartu zenetik hurrena sartu arteko denbora-tartea.
Errauts nitxoen luzamenduari dagokion tasa zein den jakiteko ikusi horren inguruko ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINI ETA JARDUERA ADMINISTRATIBOAK BURUTZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Errautsen nitxoak denbora gehiagoan erabiltzen lagatzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 76 KB)
|
PDF, 76 KB)