Eibarko udal hilerriaren beste zerbitzuak
Errausketak, gorpuzkinak lekuz aldatzea...
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: Eibarko udal hilerriaren beste zerbitzuak ondorengoak dira:
- Gorpuzkinak erre eta 10 urterako errautsen nitxoa eduki.
- Gorpuzkinak, Eibarko kanposantuan edo udal hilerrian familiak duen beste leku batera eraman (nitxoa, panteoia, lurra).
- Gorpuzkinak erre eta Eibarko kanposantuan edo udal hilerrian familiak duen beste leku batera eraman (nitxoa, errautsen nitxoa, panteoia, lurra).
- Gorpuzkinak erre eta Eibarko kanposantutik edo hilerritik beste nonbaitera eraman.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Eibarko udal hilerriaren zerbitzuak izeneko eskaera, behar bezala beteta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Errautsak errautsen nitxo berri baten (lagapenean ez dagoen errauts nitxoan) sartzea eskatzen denean, nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzen lagatzeko eskaera behar bezala beteta.
Oharrak: aukeratutako zerbitzuari dagokion tasa zein den jakiteko ikusi horren inguruko UDAL ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK ESKAINTZEAGATIK ETA ADMINISTRAZIO-JARDUERAK EGITEAGATIK DAGOENA.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Nitxoak eta errautsen nitxoak erabiltzen lagatzeko eskaera Ikusi | Deskargatu ( PDF, 82 KB)
|
|
Eibarko Udal hilerriaren zerbitzuak: eskaera orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 82 KB)
|
PDF, 82 KB)