Egintza adieraziaren lizentzia edo obra txikiak egiteko adierazpena
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: egintza adieraziaren lizentziak edo baimenak ETXEBIZITZA barruak zaintzeko eta konpontzeko obrak hartzen ditu bere gain, beti ere, obra horiek egituraren elementuei eragiten ez dieten bitartean; etxebizitzaren hutsarteetan, hormetan eta sabaietan, eta etxe barruko distribuzioan ere, aldaketarik egiten ez den heinean.
Obra horiek egiterakoan, etxepean bertan egin behar dira, ezin da ezer egin fatxadatik edo kaletik. Hala ere, fatxadatik materialak jasotzeko edo jaisteko premia egongo balitz, garabiren bat, polearen bat edo derrigorrezko aldamio babesleren bat ipini behar izango balitz, lizentzia eskatu behar da. Kalean kontainerren bat jartzeko premia izanez gero, baimena edo lizentzia eskuratu ahal izateko, Udaltzaingoari eskatu behar zaio.
Hona hemen obra txikiaren adierazpentzat hartzen diren obrak:
- Instalazioak aldatu barik, komuna edo sukaldea aldatzea.
- Hutsartea edo baoa aldatzeke, ateak aldatzea.
- Instalazioak aldatu barik, berogailua aldatzea.
- Hormak eta sabaiak pikatzea, zarpeatzea eta pintatzea.
- Lurra goratzeke, zorua aldatzea, sabai faltsuak egitea, hormak eta sabaiak janztea (alikatatu, luzitu, zolatu...).
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Egintza adieraziaren lizentzia edo obra txikiak egiteko adierazpena eskatzeko orria behar bezala beteta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Egingo diren obren aurrekontua.
Oharrak: egintza adieraziaren lizentziak, etxebizitzetan egin behar diren obretarako baino ez du balio. Etxebizitza erabilerarik ez duten beste lokal batzuetan egindako edozein obra "obra txiki"tzat hartuko da (hau da, dendetan, beheetan, teilatupe edo ganbaretan egindako obrak). "Obra txiki"tzat hartuko da baita hiri-antolamendutik kanpo edo ordenazioz kanpo dauden eraikinetan egindakoak (Arau Ordezkatzaileek horrela sailkatzen dituzten eraikinak, izan ere, horrelakoetan mantenimendu-obrez gain ez baita beste ezer egiten uzten).
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Egintza adieraziaren lizentzia edo obra txikiak egiteko adierazpena eskatzeko orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 74 KB)
|
|
Baldintzak: obrak eta andamioak Ikusi | Deskargatu ( PDF, 214 KB)
|
PDF, 74 KB)