Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Udal tramiteak Obrak, jarduerak eta hirigintza Obra txikiak egiteko baimena

Obra txikiak egiteko baimena

Deskripzioa: obra txikitzat hartzen dira etxepean edo etxepetik kanpo egin eta eraikinaren egiturari ukitzen ez dioten obra guztiak. Udalak ez du kobratzen etxebizitzetan egiten direnak; ostera, dendetan edo merkataritzara zuzendutako lokaletan egiten direnak kobratu egiten ditu. Antolamenduz edo ordenazioz kanpo (Eibarko Arau Ordezkatzaileek hala sailkatutako etxeetan egin daitezkeen obra bakarrak mantentze-obrak dira) dagoen edozein etxetan egindako obra bat beti hartuko da obra txikitzat, eta horrelakoetan, eskaerarekin batera, etxebizitzaren balio-igoerari eta etxea bota beharko balitz legokeen kalte-ordainari uko egiten dion idatzia aurkeztu behar da.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza Saila

Aurkeztu behar diren agiriak:

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria: obra txikiak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 166 KB)
Kalte-ordainari uko egiteko agiria: obrak, antolamenduz kanpo dauden eraikinetan  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 31 KB)
Obra txikiak egiteko lizentzia: aurkeztu beharreko agiriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 26 KB)
Baldintzak: obrak eta andamioak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 214 KB)