Obra handietako baimena edo lizentzia
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: etxe berriak jasotzeko obrak; eraikinak handitzeko, berriztatzeko, zaintzeko, tinkotzeko edo gogortzeko obrak egitea, eraikinaren egiturari eragiten diotenak edo fatxada eta teilatua aldatzekoak; lurrazpian egindako obrak; eraikinak botatzekoak; eta orokorrean, lurzoruaren okupazioa edo bolumen gehiago hartzea eskatzen duten eraikuntza edo instalazio obra guztiak; lehendik jasotako instalazioei edo eraikinen egiturari eragiten diotenak; urbanizazio-obrak.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Obra handiak egiteko baimena edo lizentzia eskatzeko orria behar bezela beteta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Proiektuaren ale bi.
- Lanak bere gain hartzeko orriaz justifikatutako zuzendaritza teknikaria, dagokion lanbide elkargoak bisatuta.
- Eraikin ordezpena izanez gero, jabetza-titulua.
- Eraikin berria izanez gero:
- Hirigintza-aprobetxamendua eskuratu izanaren egiaztagiria, titularrak beregana ezina, lizentzia eskuratzeko beharrezkoa.
- Jabetza-erregistratzaileak luzatutako egiaztagiria, birpartzelazioa (edo konpentsazioa) behar den moduan erregistratu dela jasotzen duena.
- Obra-eragilearen legezko ordezkapenak izenpetutako konpromisoa, eraikuntza eta urbanizazioa batera egingo dituela bermatzen. Hala ere, hirigintza-aprobetxamenduaren eskubidea eta eraikitzeko eskubidea behin-betiko eskuratzea, urbanizatu-beharra betetzearen menpe egongo da, TRLS edo Lurraren Legeko 33.2 artikuluak xedatu bezala.
- Aurrekoaren modu berberean izenpetutako konpromisoa, harik eta urbanizazioa amaituta egon arte eraikina ez dela erabiliko esaten, eta eraikinaren zatiren bat edo eraikin osoa erabiltzeko jabetza-eskubideen edo erabilera-eskubideen lagapen guztietan baldintza horixe ezartzeko konpromisoa.
- Diru-fidantza, urbanizazio lanak egingo direla ziurtatzeko.
Dorre-garabiak jartzea:
-
Teknikari gaitu batek egindako proiektu bisatua. Proiektuak hauxe islatu behar du: kokapen-planoa -garabiak hartuko duen gehieneko altuera adieraziko duena-; kontrapisuaren posizioa; garabi besoak hartzen duen errazte-gunea eta gantxutik eskegitako orgak hartzen duena; errazte-gunearen barruan dauden eraikuntza eta instalazioen altuera.
-
Ziurtagiria, dorre-garabia jarri duen enpresak egindakoa, ondo jarri dela eta ondo dabilela esaten.
-
Aseguru-poliza.
-
Garabia herri-jabariko lurzoruen gainean jarri behar bada, lizentzia-xede den finkaren barruan jartzeko dagoen ezintasuna justifikatu behar da; herriko lursaila zenbat denborarako okupatuko den azaldu eta dorre-garabiaren oinarriak hartuko duen lekua zehaztu, baita gune hori babesteko jarriko den babes-itxitura ere.
Eraispena:
-
Proiektuaren ale bi, bisatuak.
Hondakindegiak eta zabortegiak:
-
Bisatutako proiektuaren hiru ale.
-
Lanak bere gain hartzeko orriaz justifikatutako zuzendaritza teknikaria, dagokion lanbide elkargoak bisatuta.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Obra handiak egiteko lizentzia edo baimena eskatzeko orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 166 KB)
|
PDF, 166 KB)