Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Udal tramiteak Obrak, jarduerak eta hirigintza Jarduera lizentzia edo baimena

Jarduera lizentzia edo baimena

Deskripzioa: lokal baten, ezartzen diren neurri zuzentzaile guztiak hartuta, jarduera bat eramateko ematen den jarduera-lizentzia edo baimena da. Hiru jarduera-mota daude:

  • Jarduera kaltegabea: jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu bezala sailkatzen ez direnak ditugu (esate baterako ile-apaindegiak, arropa-dendak, mertzeriak, bazarrak, zapata-dendak, bidaia-agentziak, prentsa saltokiak...)
  • Jarduera salbuetsia: ingurumenean eta pertsonen osasunean eragin gutxi duten jarduerak izatean, jarduera sailkatua lizentzia izenekoa ez dute eskuratu beharrik izaten.
  • Jarduera sailkatua: jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsu bezala sailkatutako jarduerak ditugu, pertsonei edo ondasunei kalte egin diezaieketenak, ingurumenean ere kalte egin dezaketenak eta jarduera sailkatuaren lizentziak eskatzen duen araubidea bete beharra dutenak.


Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa

Tramitatzailea: Eibarko Udalaren Hirigintza Saila.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Jarduera baimena edo lizentzia eskatzeko orria behar bezala beteta:
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Proiektua, legokeen elkargoaren oniritzia daramana (hiru ale behar dira).
  • Jardunbidea antolamenduz edo ordenazioz kanpo dagoen edifizioren baten balego, kalte-ordainari uko egiteko agiria behar bezala beteta.
Deskargatu dokumentuak
Jarduera baimena edo lizentzia eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 70 KB)
Kalte-ordainari uko egiteko agiria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 43 KB)