Salbuespenak eta hobariak Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen zergan
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: zergaren kuotan %100eko hobaria izango dute Trafikoko Lurralde Zuzendaritzan historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoek edo gutxienez hogeita bost urte dituztenek, fabrikatu zirenetik kontatzen hasita edo, data hori ezagutu ezean, lehenengo aldiz matrikulatu zireneko data kontuan hartuta edo, horrelakorik ezean, ibilgailu edo auto-mota hori fabrikatzeari utzi zitzaionekoa.
Ezinduek Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen Zergan izaten duten salbuespena eskuratzeko, ondoko baldintza hauek bete behar dira:
- Ibilgailuaren potentzia 14 zaldi fiskaletik beherakoa izatea.
- Ibilgailua elbarritasuna duen pertsonaren erabilerarako soilik zuzentzea.
- Ibilgailua elbarritasuna duen pertsonaren izenean matrikulatuta egotea. Honako hauek hartzen dira elbarritzat edo ezindutzat:
- %65eko minusbaliotasun maila edo hortik gora duten pertsonak.
- Minusbaliotasun maila %33koa edo haundiagoa eta %65ekoa baino txikiagoa duten pertsonak, mugikortasun murriztuko egoeran badaude (Foru Aldundiko Balorazio, Orientazio eta Kalifikazio Atalak emandako txostenean "A", "B" edo "C" ezintasun maila edo bestelako mugikortasun-arazoetan gutxienez 7 puntu edukitzea).
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Udal Zergen saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergan salbuespenak edo hobariak eskatzeko orria, behar bezela beteta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen due-naren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
- Historikotzat matrikulatuta agertzen diren ibilgailu edo autoen edo gutxienez hogeita bost urte dituztenen zergaren kuotan %100eko hobaria eskatuz gero, Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia.
- Ezinduek Trakzio Mekanikoduneko Ibilgailuen Zergan izaten duten salbuespena eskatuz gero:
- Ezintasun mailari buruzko aitorpenaren fotokopia. Aitorpenean minusbaliotasun maila eta mugikortasunaren balorazioa azaldu behar dira.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia. Oharrak: salbuespena edo hobaria behin eskuratu ondoren ez da beharrezkoa izango berriro berriztatzea, ibilgailuaren titulartasunean edo jabearenean aldaketarik ez badago behintzat.
Oharrak: hobariak edo salbuespenak bere ondorioak sortuko ditu eskaera egiten den urtean luzatutako erreziboan, beti ere kobratzeko borondatezko ordainaldian aurkezten bada edo, borondatezko ordainaldia amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean. Epe hori igaro ondoren aurkezten diren eskaerek, hala balegoke, hurrengo urtean sortuko dituzte ondorioak.
Matrikulazio berrien kasuan, hobari edo salbuespen eskaerak matrikulazio-datatik kontatzen hasita, hilabeteko epean aurkeztu beharko dira. Ordaindutako zenbatekoa itzultzea bidezkoa izan eta bankuko kontuaren titularra zergaduna bera ez bada, diru-itzulerak kobratzeko baimena behar bezala beteta aurkeztu beharko da.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zergan salbuespenak edo hobariak eskatzeko orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 86 KB)
|
|
Diru-itzulerak kobratzeko baimena Ikusi | Deskargatu ( PDF, 17 KB)
|
PDF, 86 KB)