Ezinduendako aparkaleku-txartela. Eskaera-berriztapena
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: ezintasunak dituzten pertsonentzako txartel honek, horretarako seinalatutako lekuetan eta, ezinbesteko denboraz, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan txartelaren titularrari aparkatzea uzten dio.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Txartela ematen duen erakundea:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
GIZARTEKINTZA DEPARTAMENTUA
Txara 2 - Zarategi 99
20015 Donostia
Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Gizartekintza saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Ezinduendako aparkaleku-txartela eskatzeko inprimakia behar bezala beteta.
- Eskatzailearen (ezintasuna duen pertsona) eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak…).
- Ezintasun mailari buruzko aitorpenaren fotokopia.
- Argazki 1, karneterakoaren neurrikoa.
- Ezintasuna duen pertsonaren erroldatze-bolantea.
- Ezinduak ez badu bere kabuz jarduteko gaitasunik, bere izenean datorren pertsonaren legezko ordezkapena egiaztatzen duen dokumentua.
Bete beharreko baldintzak:
- 3 urte baino gehiago edukitzea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Foru Aldundiko Balorazio, Orientazio eta Kalifikazio Atalak emandako aldeko irizpena duen ezintasuna duten pertsonei ibilgailua aparkalekuan uzbeko txartela emateko txostena edukitzea: "A", "B" edo "C" ezintasun maila edo bestelako mugikortasun-arazoetan gutxienez 7 puntu edukitzea.
Txartelaren baliozkotasuna: Euskal Autonomia Erkidegoan eta Europako Batasuneko kideak diren estatu guztietan izango du baliozkotasuna. Txartela bost urtean behin berritu beharko da. Txartela berritzeko eskaera, txartelaren iraungitze-data baino 3 hilabete lehenago aurkeztea komeni da.
Txartelaren erabilera: ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela erabiltzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela titularrak ibilgailua gidatzen duenean edo bertan berori garraiatzen denean bakarrik erabili ahal izango da.
- Txartela ibilgailuaren aurreko aldean jarri behar da, txartelaren aurkia argi eta garbi ikus dadin ibilgailuaren kanpoaldetik eta agintaritza eskudunak azter dezan halaxe eskatu badu.
- Txartela baliozkoa izango da horretarako seinalatutako lekuetan aparkatzeko, baita aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan ere, ezinbesteko denboraz, eta ondoko salbuespenak kontuan izanik:
- Oinezkoentzako aldeak, nasak edo espaloiak eta oinezkoentzako pasabideak.
- Gelditzea debekatuta dagoen lekuak.
- Ibiak edo larrialdiko irteerak ixten dituzten lekuak.
- Zirkulazio erraiak murrizten dituzten eremuak ("bigarren ilara").
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Ezintasunak dituzten pertsonentzako ibilgailua aparkalekuan uzteko txartela: eskaera - berriztapena Ikusi | Deskargatu ( PDF, 74 KB)
|
PDF, 74 KB)