Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Udal tramiteak Ibilgailuak Alegazioak trafikoko isunei

Alegazioak trafikoko isunei

Deskripzioa: trafiko arloan udal esparru barruko arauak hausteagatik sartutako salaketen kontrako alegazioak aurkeztea.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Udaltzaingoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

  • Eskaera orri orokorra behar bezala beteta. Bertan, salaketa eguna, ibilgailuaren matrikula eta ez duzula zigorrik jaso behar esateko dituzun arrazoiak edo motiboak adierazi beharko dituzu.
  • Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Beste dokumentu batzuk, eskaera justifikatuko luketenak.
Deskargatu dokumentuak
Eskaera orri orokorra  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 79 KB)