Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Udal tramiteak Biztanleen udal errolda Biztanleen udal erroldan alta ematea. Zergatia: jaiotza edo etxebizitza aldaketa

Biztanleen udal erroldan alta ematea. Zergatia: jaiotza edo etxebizitza aldaketa

Deskripzioa: Biztanleen Erroldan alta ematea. 2 alta mota daude: jaiotzagatiko alta eta etxebizitza aldaketagatiko (herrialdez aldatzea) alta.

Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Aurkeztu behar diren agiriak:

Altaren zergatia JAIOTZA denean:

  • Biztanleen erroldan jaiotzagatiko alta emateko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Aitaren, amaren edo tutotearen eta dagokionean ordezkariaren NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten fotokopia (pasaportea, AIZ, egoitza-baimena…). NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen du-enaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Jaioberriaren izena jasota duen Familia Liburuaren fotokopia edo aldakia.
  • Adin txikikoak gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero:

Altaren zergatia ETXEBIZITZA ALDAKETA denean:

  • Biztanleen erroldan etxebizitza aldatzeagatik alta emateko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Alta eman nahi duenaren NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten kopia (pasaportea, AIZ…). Derrigorrezkoa 14 urtetik gorakoentzat. NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Eskatzailea alta eman nahi den pertsona ez denean, eska-tzailearen NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
  • Adingabekoen alta eskaeretan, Familia Liburuaren kopia.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANaren e-do identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten kopia (NAN… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatu) eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapena zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke: notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Norbere etxebizitzan erroldaratuz gero, titulartasuna egiaztatuko duen dokumenturen baten kopia (etxe-erosketaren kontratua; eskriturak; ura, gasa, argindarraren fakturak…).
  • Etxea errentan edukiz gero, errenta kontratuaren aldakia.
  • Adin txikikoak gurasoetako batekin bakarrik erroldatuz gero:

Oharra: jaioberriekin erlazionaturiko tramiteak zeintzu diren jakiteko, sakatu hemen.

Deskargatu dokumentuak
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera orria. Zergatia: jaiotza  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 80 KB)
Biztanleen erroldan alta emateko eskaera orria. Zergatia: etxebizitza aldaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 82 KB)
Biztanleen erroldan alta emateko edo etxez aldatzeko etxejabearen edo errenteroaren baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 18 KB)
Adingabekoak familia unitatearena ez den beste etxe batean erroldatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 19 KB)
Gurasoen menpe bizi diren adingabekoak aitarekin edo amarekin erroldatzeko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 17 KB)
Gurasoaren erantzunkizunezko aitorpena adingabe emantzipatugabea Udal erroldan inskribatzeko edo helbidez aldatzeko  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 24 KB)
Biztanleen errolda: eskaerak aurkezteko baimena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 30 KB)
Jaioberriak: tramiteen informazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 15 KB)