Biztanleen erroldako datuak aldatzea
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: aldaketak egitea ondoko datu hauek txarto daudenean edo datuetan okerren bat egin denean: abizenetan edo deituretan, izenetan, NAN-ean/pasaportean/egoitza baimenean..., jaiotegunetan, jaioterriaren aipamenetan, ikasketetan, telefono zenbakietan...
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Estatistika Saila.
Aurkeztu behar diren agiriak:
- Biztanleen erroldako datual aldatzeko eskaera behar bezala beteta.
- Datu aldaketa egin nahi duenaren NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten fotokopia (pasaportea, AIZ edo egoitza-baimena…). Derrigorrezkoa 14 urtetik gorakoentzat. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Eskatzailea datu aldaketa egin nahi duen pertsona ez denean, eskatzailearen NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten fotokopia edo aldakia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, ordezkariaren NANaren edo eta identitatea egiaztatuko lukeen beste agiriren baten fotokopia (NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira) eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Eskatutako datu aldaketaren egiaztagiria.
- Interesatuak berak egin beharrean tramitea beste batek eginez gero, biztanleen erroldako eskaerak aurkezteko baimena behar bezala beteta.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Biztanleen erroldako datuak aldatzeko eskaera orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 69 KB)
|
|
Biztanleen errolda: eskaerak aurkezteko baimena Ikusi | Deskargatu ( PDF, 30 KB)
|
PDF, 69 KB)