Kalea edo bide publikoa okupatzeko edo/eta materialak lagatzeko eskaera
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa:kalea edo bide publikoa okupatzea edo/eta materialak lagatzeko eskatzea.
Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren zerbitzurako bulegoa.
Organo tramitatzailea: Eibarko Udalaren Zerbitzu Saila.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Kalea edo bide publikoa okupatzeko edo/eta materialak lagatzeko eskaera orria behar bezala beteta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Fidantza-ordainketaren egiaztagiria.
Fidantzaren ordainketa: 2012 urtean materiala lagatzeko eskaera egiten dutenek 160 euroko fidantza utzi behar dute; ostera, kalean edo bide publikoan kamioiak, autobusak, karabanak eta antzekoak jarri nahi dituztenendako, 210 euro utzi behar dituzte. Fidantzaren zenbatekoa, ondoko kontu hauetako baten sartu behar da:
- KUTXA: 2101 0381 09 0000089185.
- EUSKADIKO KUTXA: 3035 0078 89 0780900051.
- BBVA: 0182 2410 46 0000022490.
Ordainketa egiterakoan, materialengatik bada "FIDANTZA: MATERIALA" hitzak jasoko dira, eta okupaziokoa bada "FIDANTZA: OKUPAZIOA", ondoren, eskaera egin duen pertsonaren izen-abizenak edo erakundearen izena jarriko dira (derrigorrez, IFZ/IFK edo NANa eduki behar dute). Eskaera egiten duen erakundeak IFZ/IFKrik ez badu, fidantzaren ordainketa ordezkatzen duen pertsonaren izenean egingo da.
Fidantza itzultzea: fidantza itzultzeko kontuaren TITULARRA, fidantza ordaintzen duen erakundearekin edo pertsonarekin bat etorri behar da; eta derrigorrean eduki behar du IFZ/IFK edo NANa.
Kalearen edo gune publikoaren egoera edo/eta materialena egiaztatu eta ez dutela kaltetik jasan ikusi ondoren, utzitako fidantza itzuli egingo da eskaera-orri honetan bertan azaltzen den kontuan diru-transferentzia eginda. Ostantzean, fidantzaren zenbatekoari kalteetatik sortutako kostuak deskontatuko zaizkio. Utzitako fidantza ez bada udalarekin dagoen zorra kitatzeko lain, interesatuek zorretan dutena ordaindu beharko dute.
Materialak:
- Eskaerak, 20 egun aurretik gutxienez egin behar dira.
- Zerbitzu Sailari, egindako eskaera ezerezteko oharra 3 egun aurretik gutxienez jakinarazi behar zaio.
- Materialak ebazpenean adieraziko lekuan jasoko dira.
- Eskaera egiten duen erakundeak edo pertsonak konpromiso hauek hartzen ditu: material horiek esandako jarduera edo aktibitate horretan erabiltzea; materialok zaintzea eta gordetzea, eta erabili ondoren, entregatu zitzaizkionean bezala itzultzea. Edozelan ere, materiala erabili eta hurrengo 5 egunen barruan itzuli behar da.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Kalea edo bide publikoa okupatzeko edo/eta materialak lagatzeko eskaera orria (2012) Ikusi | Deskargatu ( PDF, 80 KB)
|
PDF, 80 KB)