Ibia edo pasabide baimena: alta
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Deskripzioa: lizentzia honek bide publikoa erabiltzeko baimena ematen du eraikinetatik edo orubeetatik ibilgailuak sartzeko eta irteteko; beraz, pasabidea duen leku baten aurrean ezin da aparkatu.
Organo tramitatzailea: Eibarko udaleko Hirigintza saila.
Eskaera egiteko lekua: PEGORA, Herritarren zerbitzurako bulegoa.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Ibia edo pasabide baimena eskatzeko orria behar bezala beteta.
- Eskatzailearen eta dagokionean ordezkariaren NAN, IFKaren… edo horren balio bereko beste dokumenturen baten fotokopia. NAN, IFK… dokumentuen alde biak A-4 neurriko alde bakar batean inprimatuko dira.
- Legezko ordezkapenaren kasuan, eskaera izenpetzen duenaren ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
- Planoa ibiaren edo pasabidearen zabalera adieraziz.
- Ibilgailuak gordetzeko lekua edo garajea bada, lokalaren krokisa ekarri behar da, ibilgailuak aparkatzeko lekuak zeintzuk diren adierazita eta barruko zirkulazioaren berri emanda.
Tasen zenbatekoak: Udal jabari publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
Oharrak: Lizentzia egun osorakoa (24 ordu) edo ordutegi jakin baterakoa izango da.
Pasabideak edo ibiak izateko lizentziak betiko edo denbora jakin baterako eman daitezke.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Eskaera orria: ibia edo pasabidea Ikusi | Deskargatu ( PDF, 84 KB)
|
PDF, 84 KB)