Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

2019ko San Juan XXVI. marmitako lehiaketa

Eibarko Udalak SAN JUAN XXVI MARMITAKO LEHIAKETAren deialdia egiten du.

Oinarriak

1. Noiz izango da: 2019ko EKAINAren 25ean.

2. Lanean hasteko ordua: 11:30ean.

3. Lehiaketa 13:00etan amaituko da.

4. Non: Untzaga plazan.

5. Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte.

6. Talde bakoitza bi lagunek osatu­ko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta  ez profesionalak edo hortaz bizi dire­nak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

7. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 3tik 18ra (biak barne) izango da. Lehiaketan parte hartzeko izena emateko bideak:

 

8. Gehien jota 25 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan ekainaren 20an, 11:00etan.

9. Lehiaketaren egunean taldeek ordu erdi lehenago han egon beharko dute zein tokitan jarri behar diren jakiteko eta antolakuntzak ematen dituen osagaiak jasotzeko: kilo bat hegaluze, patata bi kilo, piper berde bat, pipermorro bat eta tipula bat.

10. Marmitakoa prestatzeko behar diren beste osagai eta tresna guztiak, lapikoa barne, par­tehartzaileek ekarri beharko dituzte. Gutxienez sei lagunendako beste prestatu beharko dute.

11. Epai-mahaikideak eskualdeko sukaldari profesionalak izango dira.

12. Sari hauek bana­tuko dituzte:

  • 1º - Garaikurra, txapelak eta 90 €.
  • - Garaikurra eta 60 €.
  • 3º - Garaikurra eta 30 €.

 

13.  Epai-mahaiak erabakitakoa apela-ezina izango da.

 

Deskargatu dokumentuak
Oinarriak: 2019ko San Juan XXVI. marmitako lehiaketa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 131 KB)