Ikastaroak, lehiaketak eta sariketak
Ikastaroa: Autodefentsa Feminista 2012
Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.
Tailer praktikoa: Kotxeko mekanika eta etxeko konponketak (elektrizitatea, iturgintza,…) 2012
Koadro bat jartzen, entxufe bat aldatzen jakiteak, pintura edo papereztatze nozioak izateak, txorrota aldatzen jakiteak... independentzia handiagoa izateko, autoestimua eta ezagutzen ez genituen trebetasunak ditugula deskubritzeko balio diezaguke.
Tailerra: hirigintza eta generoa 2012
Tailer honetan, hiritarrekin erlazionatutako hirigintzaren alderdiak aztertuko dira: mugikortasuna, hiri-espazioaren erabilera eta sarbidea, eguneroko bizitzaren garapena, espazio publikoko bizikidetasuna eta haurren autonomia errazten duten hornikuntzen diseinu eta kokapena.
Ikastaroa: Batukada Feminista 2012
Zergaitik egin batukada ikastaro bat? Musikara gerturatu eta ondo pasatzeaz gain, beste emakume batzuekin batera talde-lanean aritzeko, sormena landu eta autoestimua igotzeko. Danok garelako musika egiteko gai eta baita gauza berriak sortzeko ere. Irudimena landu eta besteei entzuten ikasteko. Emakumeok kalera irten eta espazioak okupatu bitartean jendeari gozarazteko.