UEUko ikastaroak egiteko diru-laguntzak
Eibarko Udalak Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskainitako ikastaroak egin dituzten eibartarrentzako diru-laguntza ematen ditu. Emango den diru-laguntza matrikularen kostoaren %50ekoa izango da.
- Tramite hau Pegoran egin daiteke
- Deskargatu dokumentuak
Bete beharreko baldintzak: Udako Euskal Unibertsitateak eskainitako ikastaroetan matrikulatuta egon diren eta honako baldintza hauek betetzen dituztenek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:
- Ikastaroa 2012ko irailaren 1etik 2013ko uztailaren 31 bitartean egina izatea.
- Eibarren erroldatuta egotea.
- Asistentzia gutxienez %85ekoa izatea.
- UEUk Eibartik kanpo ematen dituen udako ikastaroen kasuan, eskatzailea langabetua ala ikaslea izatea.
Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Euskara saila.
Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Eskaera egiteko epea: deialdian ezarritakoa.
Aurkeztu behar den dokumentazioa:
- Udako Euskal Unibertsitateak eskaintzen dituen ikastaroetarako diru-laguntza eskatzeko orria behar bezala beteta.
- Eskatzailearen NANaren edo horren baliokide den agiri baten fotokopia edo aldakia.
- Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren nortasunarekin bat etorri behar dena (ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo diru-laguntzarako eskaera-orrian bertan dagoen KONTU ZENBAKIA atalean bertan banketxeak emandako zigilua).
- Matrikularen ordainketaren frogagiria.
- UEUko ziurtagiri originala, ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia izana egiaztatuko duena.
- UEU-k Eibartik kanpo ematen dituen ikastaroen kasuan, eskatzailea langabetua ala ikaslea dela adierazten duen agiria.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Eskaera orria Ikusi | Deskargatu ( PDF, 71 KB)
|
|
Deialdia 2013 Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)
|
PDF, 71 KB)