Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Bekak, diru-laguntzak eta laguntzak Gizarte Larrialdietarako Laguntzak

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldian behin ematen direnetakoak, dirutan ematen dira, eta subentzio modukoak dira. Hain zuzen ere, gastu batzuk behar-beharrezkoak dira gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko, eta berariazko gastu horiek ordaintzeko nahikoa baliabiderik ez dutenentzako dira -eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den- laguntza hauek.

Laguntza hauek berariazko honako gastu hauek ordaintzeko balio dezakete:

  • Ohiko etxebizitza edo bizitokiaren alokairu-gastuak (etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren bitartez tramitatzen direnak izan ezik).
  • Ohiko etxebizitza eskuratzearen ondotik eratorritako interes eta maileguak ordaintzeko gastuak gizarte-larrialdian egon aurretik.
  • Ohiko etxebizitza edo bizitokia mantentzeko beharrezko gastuak (energia eta ur gastuak,  eta  beste mantenimendu gastu-batzuk, baina  zabor gastuak, estolderia gastuak eta landa eta hiri izaerako Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ez).
  • Beharrezko altzarien eta “Linea zuria” izeneko etxetresna elektrikoen gastuak
  • Etxebizitza egokitzeko, konpotzeko edota oinarrizko instalazioak egiteko gastuak.
  • Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak (sistema publikoek ordaintzen ez dituzten jantzi, hezkuntza, prestakuntza eta osasun-zaintza).
  • Alokairu gastuetatik, mantentze-gastuetatik eta interes eta mailegu gastuetatik eratorritako aurretiko zorpetze gastuak.

 

Gizarte Larrialdietarako diru-laguntzak eskatzeko epea 2013ko irailaren 30ean amaitzen da. Argindar, ur eta bestelako mantenimendu gastuetarako laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 15etik aurrera izango da.

PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoan, idatzizko informazioa jasoko da eta diru-laguntza eskaerak Gizartekintzan (Portalea, Bista Eder 10, 4. solairua) aukeztu behar dira.

 

Deskargatu dokumentuak
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen informazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 16 KB)
Aurkeztu beharreko agiriak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 29 KB)
Eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 53 KB)
Titularra eta kontua agiria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 17 KB)
Diru-sarrerei buruzko zinpeko aitorpena  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 22 KB)