Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Bekak, diru-laguntzak eta laguntzak Euskara ikasteko diru-laguntzak

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Eibarko Udalak Udal Euskaltegian eta AEKn 2011-2012 ikasturtean euskara ikasten jardun duten guraso, dendari, ostalari, jubilatu eta euskara plana duten enpresetako langileentzako diru-laguntza deialdia kaleratu du.

Bete beharreko baldintzak: Eibarko Udal Euskaltegiak eta Eibarko AEK-k 2011-2012 ikasturtean eskainitako euskalduntze-alfabetatze ikastaroetan matrikulatuta egon diren eta honako baldintza hauek betetzen dituztenek jaso ahal izango dituzte diru-laguntzak, beti ere DLOren 13. artikuluko debekuren baten eraginpean ez badaude:

  • Guraso edo tutoreak, Eibarren erroldatutako 12 urte arteko (2000-01-01etik aurrera jaiotakoak) seme-alabaren bat dutenak.
  • Merkatariak/ostalariak edo zerbitzuen sektoreko enplegatuak, Eibarren egoitza duten establezimenduetan enplegatuta daudenak.
  • Eibarren egoitza duten eta euskara plana duten enpresetan enplegatuta dauden pertsonak.
  • 65 urte edo gehiagoko jubilatuak.

 

Esandakoez gain, baldintza hauek ere bete behar dituzte eskatzaileek:

  • Eibarren erroldatuta egon behar da.
  • Gutxienez %85eko asistentzia izan behar du ikastaroan zehar.

 

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Euskara Saila.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: 2012ko abuztuaren 31 da azken eguna.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Diru-laguntza eskaera orria behar bezala beteta.
  • Eskaera egin duen pertsonaren NANaren edo baliokidea den agiri baten aldakia.
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen pertsonaren identitatearekin bat etorri behar dena (laburpen bankariaoren aldakia; aurrezki libretaren aldakia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo diru-laguntzetarako eskaera-orrian bertan dagoen KONTU ZENBAKIA atalean bertan banketxeak emandako zigilua).
  • Euskaltegiko ziurtagiri originala, ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia izana egiaztatu duena.
  • Matrikularen ordainketaren frogagiria.
  • Merkatara/ostalari edo enpresa bateko langileen kasuan, lan kontratuaren kopia edo TA2.
  • Enpresa bateko langileen kasuan, enpresak emandako ziurtagiria euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzeko egitasmoa baduela ziurtatzen duena.

 

Deskargatu dokumentuak
Eskaera orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 77 KB)
Deialdia  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 50 KB)