Hemen zaude: Hasiera Tramiteak eta zerbitzuak Bekak, diru-laguntzak eta laguntzak Auzo-igogailuak mantentzeko diru-laguntzak

Auzo-igogailuak mantentzeko diru-laguntzak

Eibarko Udalak auzo-igogailuak mantentzeko diru-laguntzak ematen ditu.

Bete beharreko baldintzak: deialdian ezarritakoak.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Hirigintza saila.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: deialdian ezarritakoa.

Aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Auzo-igogailuak mantentzeko diru-laguntzak eskatzeko orria behar bezala beteta.
  • Elkartearen eraketari buruzko eskritura, Elkarteen Erregistroan inskribatutakoa.
  • Elkarteko Idazkariak luzatutako dokumentua, diru-laguntza eskaera izenpetu duen pertsona Elkarteko Presidentea dela esaten.
  • Elkartearen IFZ/IFK-ren fotokopia.
  • Elkarteak duen bankuko kontuaren titulartasuna egiaztatzeko agiria, diru-laguntza hor ordaindu ahal izateko. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpenaren fotokopia; aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo diru-laguntzarako eskaera-orrian bertan dagoen KONTU ZENBAKIA atalean bertan banketxeak emandako zigilua.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuei dagozkien fakturak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
  • Ziurtagiriak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela esaten, Gizarte Segurantzako Diruzaintzak eta horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoak.
Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2013  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 134 KB)
Auzo-igogailuak mantentzeko diru-laguntzak eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 72 KB)
Elkarteko Idazkariak luzatutako dokumentua, diru-laguntza eskaera izenpetu duen pertsona Elkarteko Presidentea dela esaten  
Ikusi | Deskargatu ( DOC, 31 KB)