Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udaltzaingoaren oharra: LXII EUSKAL HERRIKO ITZULIA

2012/04/02

Txirrindulari lasterketa. Aldaketak aparkalekuetan nahiz trafikoan.

Apirilaren 2tik apirilaren 7ra bitartean “LXII EUSKAL HERRIKO ITZULIA” txirrindulari lasterketa jokatuko da. Asteazkenean, laugarren etapa Arraten bukatuko da eta hurrengo egunean Eibartik aterako da 5. etapa. Horrek hainbat aldaketa egitea ekarriko du trafikoan nahiz aparkalekuetan:

Asteartea, apirilak 3

Arratsalde erditik aurrera ez da aparkatzerik izango Arrateko Santutegiaren eta zelaiaren inguruetan ETBren unitate mugikorrak eta lasterketan ibiliko diren kamioiak kokatu ahal izateko.

Asteazkenea, apirilak 4

“Euskal Herriko Itzulia"ren 3. etapa jokatuko da Vitoria-Gasteiz eta Arrate bitartean. Horregatik, arratsaldeko lehenengo ordutik aurrera, debekatuta egongo da aparkatzea honako toki hauetan:

  • Legarre y Arrate Bide kaleetan.
  • Untzaga Plazaren 11. zenbakiaren aurrean, Pegora bulegoaren parean, txirrindulariek biraketa arazorik gabe egin ahal izateko.

 

Bestalde, lasterketa 3 aldiz pasatuko da Eibartik. Lehenengo bira 15:35 inguruan, txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta hainbat kale zeharkatu ondoren Untzagako Plazara iritsiko dira, hemen ezkerretara joko dute Elgetarantz abiatzeko. Bigarren bira 16:30 aldean, txirrindulariak Ermutik etorriko dira eta Otaola Hiribidea zeharkatu ondoren Kantoi bidegurutzean ezkerretara jo eta Ixuarantz abiatuko dira. Azkenik hirugarren bira 17:00 inguruan txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta Eibar zeharkatu ostean Arraterantz joango dira, helmuga han egongo baita.

Errepidea eten egingo da hainbat minutuz txirrindulariak pasatzerakoan.

 

Osteguna, apirilak 5

Irteera Eibarren izango da. Hori dela eta, goizeko lehenengo ordutik aurrera debekatua egongo da honako kale hauetan aparkatzea:

  • Julian Etxeberria kaleko 2. zenbakitik 6. zenbakira bitarteko zatia.
  • Zuloagatarren.
  • Bidebarrieta kaleko hasiera (ezkerreko aldea) Elizaren aurrean dagoen zebra-bidetik Zuloagatarren kaleko irteraraino.
  • Calbeton.
  • Plaza Barria.
  • Untzaga Plaza Guridi tabernaren aurrean eta Untzaga Plaza Euki ondoan. Era berean, erdigunea peatonalizatuko da goizeko 08:00etan. Erabilitako materiala jaso ondoren erdigunea zabalduko da.

 

Errepidea eten egingo da hainbat minutuz txirrindulariak pasatzerakoan.

 

Aholkuak

  1.  Jarritako seinalizazioak agindutakoa bete.
  2. Gidariei eta oinezkoei, eta herritarrei oro har, kontu handiz ibiltzeko eskatzen zaie