Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udaltzaingoaren oharra: XLI VALENCIAGAREN OROIMENEZKOA

2012/03/30

Txirrindulari lasterketa: aldaketak aparkalekuetan eta trafikoan.

Datorren igandean, apirilak 1, XLI Valenciagaren Oroimenezkoa txirrindulari lasterketa jokatuko da. Horrek hainbat aldaketa egitea ekarriko du trafikoan nahiz aparkalekuetan:

 APARKALEKUAK

  •  Debekatuta egongo da aparkatzea Bidebarrieta kalearen  ezkerreko aldean 1 zenbakitik  Merkatu Plazaraino (zenbaki bakoitiak).
  •  Debekatuta egongo da aparkatzea Isasi kaleko 16 zenbakitik Kantoi bidegurutzeraino.
  •  Ez da aparkatzerik izango Torrekuako aparkalekuan (Valenciaga enpresa zaharra zegoen orubean) lasterketan parte hartuko duten taldeen ibilgailuak laga ahal izateko.
  •  Legarre eta Arrate-Bide inguruan ere aparkatzea debekatu egingo da.

 

 TRAFIKOA

  • Irteera neutralizatua 09:00etan izango da Calbetón kalearen hasieran.
  • 12:15ean lasterketa Donostiaranzko norabidean pasatuko da: Ermutik sartu eta Otaolatik zehar Kantoiko bidegurutzean ezkerretara hartuko dute txirrindulariek, Ixuarantz.
  • Helmugaratzea 13:00etan izatea aurreikusten da. Txirrindulariak Azitaindik sartuko dira eta Loiolatik gora, kontrako norantzan, Karmen, Urkizu, Bidebarrieta, Calbeton, Untzagako Plaza eta Isasira iritsiko dira. Helmuga Armeria Eskolaren parean  egongo da.
  • Errepidea eten egingo da hainbat minutuz txirrindulariak iristerakoan.

 

AHOLKUAK

  1. Jarritako seinalizazioak agindutakoa bete.
  2. Gidariei eta oinezkoei, eta herritarrei oro har, kontu handiz ibiltzeko eskatzen zaie, batez ere helmugaratze inguruan.