Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Etxebarria lehiaketa

2012/11/06

Toribio Etxebarriaren jaiotzaren 125. urteurrena dela-eta, eibartarren artean Toribio bera eta bere lana ezagutzera ematea nahi da.

Lehiaketa honen oinarriak honako hauek dira:

  • Bi sail izango dira:
    • 12 urte artekoena (Lehen Hezkuntza osorik)
    • 12 urtetik gorakoena irekia
  • Lehiaketa 3 astean zehar garatuko da. Galderak ostiraletan kaleratuko dira eta hurrengo ostegun arte egongo da erantzuteko aukera. Hau da, azaroaren 9an kaleratuko da lehen galdera sorta eta erantzunak emateko azken eguna azaroaren 15a izango da. Hurrengo galdera sorta azaroaren 16an kaleratuko da eta erantzunak azaroaren 22rako eman beharko dira. Azken galdera sorta azaroaren 23an kaleratuko da eta erantzunak emateko azken eguna azaroaren 29a izango da.
  • Galderak …eta Kitto astekarian kaleratuko dira ostiralero. Udalaren web orrian, Eibarko euskara web orrian eta gure blogetan (Helduen Liburutegikoa eta Umeen liburutegikoa) ere ikusteko moduan egongo dira.
  • Aste bakoitzean bi saritu izango dira. Bat 12 urte arteko partaideen artean eta bestea sail irekian . Sail bakoitzean zozketa egingo da aste horretako galdera guztien erantzun zuzenak asmatu dituztenen artean. Beraz, guztira 6 lagunek jasoko dute saria.
  • Ostiralero aste horretan sarituak izan direnen berri emango dugu honako helbide hauetan:
    Eibarko Udalaren web orrian
    Eibarko euskara web orrian
    Liburutegiko blogean
    Umeen Liburutegiko blogean
  • Sari banaketa abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, izango da Udaletxeko pleno Aretoan iluntzako 19:00 inguruan.
  • Sariak: kultura bonoak eta publikazioak.
  • Erantzunak emateko galdetegia erantzun behar da, eta Juan San Martin Udal liburutegian apropos jarritako kutxatxoan sartu behar da.
  • Galdetegia udal liburutegian bertan eskuratu daiteke eta baita honako helbide hauetan ere:
    Eibarko euskara web orrian
    Liburutegiko bloga
    Umeen Liburutegiko blogean

 

Lehenengo asteko galderak (azaroaren 9tik 15era), bi sailetan:

 

 

etiketak: Concurso, Lehiaketa