Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Lapikotxiki tailerrean izena emateko epea zabalik

Lapikotxiki tailerrean izena emateko epea zabalik

2011/03/11
Eibarko Udalak 0-3 urte bitarteko umeak dituzten gurasoentzat antolatu du tailerra, eta Esti Gonzalezek egin eta ...eta Kitto! Euskara elkarteak argitaratutako "Lapikotxiki,kantuz kulunkatzen" liburu-DVDan oinarrituta dago.

Tailerra bi zapatu goizetan emango da: martxoaren 19an eta 26an, 10:00etatik 12:00etara, Portalean dagoen Haur Liburutegian.

Irakaslea Estibalitz Gonzalez bera izango da.

Izena emateko epea irekita dago martxoaren 13 arte. 5€ kobratuko da.

Izen-ematea Liburutegian egin behar da bertako ordutegian, hau da, astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 / 16:00-20:30 bitartean, eta larunbat eta igandeetan 10:00-13:00 / 16:00-20:00 bitartean.

Tailer honen helburua da gurasoek etxean euren ume txikiekin landu ditzaketen kantu eta jolastxoak praktikatzea. Eibarko Udaletik bereziki azpimarratu nahi da euskara seme-alabei familian transmititzearen garrantziaz. Tailer honen bidez ume txikiei tresna bat gehiago eskaini nahi zaie hizkuntzarekin jolastuz eta gozatuz transmisio hori berma dadin.

Animatu eta eman izena!

Tailerrean parte hartzeko euskarazko gutxiengo maila izan behar da, ez dago zertan maila altua izan beharrik.