Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Iparragirre kaleko 10ean egingo diren 42 BOEn zozketa

Iparragirre kaleko 10ean egingo diren 42 BOEn zozketa

Iparragirre 126.01 Jarduketa Integratua

2012/03/08

Iparragirre kaleko 10ean eraikiko diren 42 babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko zozketa, martxoaren 9 an, goizeko 11tan, Coliseo antzokian ospatuko da

Datorren martxoaren 9an, ostiralean, goizeko 11etan, Koliseo antzokian, INMOBILIARIA BITTOR, S.L.  Iparragirre 10-ean. egingo dituen 42 babes ofizialeko etxebizitzako esleipenerako zozketa ospatuko da.

Zozketan jarraituko den prozedura hurrengoa izango da:

  1. Lehen, mugikortasun murriztua duten eskatzaileentzat gordetako 2 BOE, onartutako 2 eskaera bakarrei esleituko zaizkie, beren titularren identitatea publiko eginez.
  2. Ondoren 539 bolak dunbalean sartuko dira, kupo orokorrean onartutako eskaerei dagozkionak, eta hasiko da 40 bolen erauzketa kupo honi dagozkion 40 BOEak esleitzeko. Zenbaki bakoitza atera ahala, esleidunaren identitatea publikoa egingo da.
  3. 40 BOE-en esleipena bukatuta beste 40 bola aterako dira erreserba-zerrenda osatzeko.
  4. Azkenik erreserba-zerrendako 41 postua markatuko duen azken bola aterako da eta hurrengo postuak aipaturiko bolarako hurrengo zenbakiei esleituko zaizkie, lehenago ateratako zenbakiak kanpo utziz. Hots, azken bola hau 125 izango balitz erreserba-zerrenda hurrengo zenbaki hauekin jarraituko luke: 126, 127, 128, ....etab.
  5. Zozketa bukatutzat emango da.