Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrera ikastaroa azaroan

2012/10/19

Eibarko Udalak eta Badihardugu Euskara elkarteak lankidetzan 10 orduko Eibarko euskara ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroan zehar Eibarko euskararen oinarriak jaso eta praktikatzeko aukera izango da.

Azaroko astearteetan (6, 13, 20 eta 27) eta abenduaren 4ko asteartean burutuko da, 18:30-20:30 bitartean Markeskoa jauregian.

Izena emateko azken eguna urriaren 31 da eta honela egin behar da:

  • Badihardugu elkartearen egoitzan: Markeskoa jauregia, Otaola hiribidea, 1
  • Posta elektronikoz: admin@badihardugu.com
  • Telefonoz: 943 12 17 75

Matrikula 10€ kobratuko da izena ematean edo lehen klase egunean.