Albisteak eta Abisuak
Gaur hasten dira XXXV. Antzerki Jardunaldiak
Juan Carlos Rubiok "El teatro sin actores" hitzaldi-solasaldia eskeiniko du .
Gizarte Larrialdietarako Diru-laguntzak
Gizarte Larrialdietarako diru-laguntzak eskatzeko epea otsailaren 20etik irailaren 28ra arte izango da.
Liburutegiko 2011ko txostena
Prest daude Liburutegiak pasa den urtean izan zituen datu estatistikoak, jarduerak, burututako proiektuak, urte honetarako asmoak, etab.
Enplegu tailerra emakumeentzat
Martxoan emakumeei zuzendutako antolatzen ditugun jardueren artean, enpleguari buruzko tailer bat egin nahi dugu beraientzat Liburutegian
Iparragirre kaleko 42 BOE zozketarako behin betiko zerrendak
Behin betiko zerrendak jendaurrean jarri dira eta 42 BOE esleitzeko zozketaren data jarri da
Berba lehiaketa
Eibarko bi euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta AEK-k) berba lehiaketa antolatu dute Udalaren lankidetzaz: Eibarko herria aproposen definitzen duen berba lehiaketa
Eibarko XXXV. Antzerki Jardunaldiak
Gaur EIBARKO XXXV. ANTZERKI JARDUNALDIAK aurkezten dira. Emanaldiak otsailaren 17tik martxoaren 31ra izango dira Hezkuntza Esparruan eta Coliseo antzokian.
Udal Artxiboaren datu estatistikoak
Joan zen urtean, 2011, Eibarko Udal Artxibora 571 erabiltzaile hurbildu ziren. Erabiltzaile horiek 1.567 kontsulta egin zituzten. Udal barruko sail edo ataletan 239 espediente utzi ziren maileguz eta urte horretan Artxiboan 66 instalazio-unitate (kaxa, karpeta, legajo...) sartu ziren ondoko Sail edo Atal hauetakoak: Idazkaritza, Antolaketa eta Pertsonal Saila, Kontratazio Atala eta Alkatetza.
“Aratosteetan dotoreen jarritako taberna” lehiaketa
Eibarko Udalaren Euskara eta Kultura sailak “ARATOSTEETAN DOTOREEN JARRITAKO TABERNA” lehiaketa deialdia egiten du.