Albisteak eta Abisuak
Li(buru-hausgarriak) lehiaketaren sari banaketa
Apirilaren 2an hasi zen eta ekainaren 16an bukatu da lehiaketa hau. 16 umek lortu dute finalera pasatzea. Guztira 184 liburu irakurri izan dira.
Dibujo eta Zeramika Udal Eskolen 2013-2014 ikasturterako matrikulazio epea
Matrikulazio epea, ekainaren 3tik irailaren 9ra PEGORAn.
2012/2013 ikasturteko Udal Euskaltegiko matrikularen zenbatekoaren %50eko itzulketa eskaerak
Eskaerak PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa, aurkeztu behar dira 2013ko ekainaren 22tik uztailaren 11ra (biak barne).
Egazelaiko babes ofizialeko etxebizitzak: Etxebidek zabaldu du zozketarako izen emateko epea
Etxebidek izenak emateko epea zabaldu du, Eibarko Egazelaian jasoko diren erosketa-araubideko babes ofizialeko 62 etxebizitzen esleipen-prozesuan parte hartu ahal izateko. Zozketa horretan sartu nahi baduzu -Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak adierazi duenez, irailean egingo da- Etxebiden izena emanda edukitzearekin ez duzu nahikoa: eskabidea egin behar duzu 2013ko ekainaren 10etik 19ra bitartean (egun biok barne).
2013ko Sanjuanetan salmenta-postuak jartzeko onartuak izan diren eskaeren behin-betiko zerrenda.
Eibarko Udaletxeko Areto Nagusian 2013ko maiatzaren 31n zozketa egin ondoren, onartuak izan diren eskaeren behin-betiko zerrenda argitaratzen da.
Nazioarteko lankidetza eta Garapena programaren diru-laguntzak eta Elkartasun Bekak eskatzeko epea zabalik
Eibarko Udalak ematen dituen bi diru-laguntza hauen deialdiak GAOn argitaratu ziren ekainaren 6an. Eskaerak egiteko epea, 2013ko uztailaren 8an (hau barne) amaitzen da.
Landa eta hiri izaerako Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren zatikako ordainketa
Ordainketa zatika egiteko eskaera epea 2013ko ekainaren 17an, astelehena, bukatuko da (egun hori barne).
Pertsonal eta antolamendu zuzendari lanpostua: meritu balorazioa
Meritu balorazioan eskuratutako puntuak eta lehiaketa-oposizioan guztira lortutako puntuazioa publikatzen dira.
Mugi txartela martxan Udalbusean ekainaren 4tik aurrera
Udalbusa erabiltzen baduzu, udalak, Mugi txartela ateratzeko gomendioa ematen dizu.