Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

BEART - Bergarako Arte Elkartea

Beart Elkartea 1995ean sortu zen artista bergararren eskutik, hain zuzen ere artea eta zehazki margogintza bultzatzeko asmoarekin.

Aurreko urteetan Bergarak eta bertako udaletxeak bazuten sorkuntza piktorikoak gauzatzeko espazio bat. Artistentzako leku bat mantentzea ohitura bilakatu zen herrian, eta baita artisten harrobi ere, batez ere margolariak, eta honek isuri artistikoa bideratzeko elkargo bat eraikitzearen beharra sortu zuen.

Egun ikastaro, tailer, erakusketa eta bestelako ekintzek -beste elkarte batzuekin trukea egitea, kasu honetan margolari eibartarrekin- biltzen dute Beart Elkartearen jarduna eta sustapena.

 

asteartea - igandea   18:30 - 20:30  

 

Zer
Noiz 2014/01/10 18:30
2014/02/16 20:30
Non PORTALEA
Hitzordua egutegira gehitu vcal formatuaren ikonoa vCal ical formatuaren ikonoa iCal