Hemen zaude: Hasiera Agenda "Bazen behin..." zapatuko ipuin kontaketa

"Bazen behin..." zapatuko ipuin kontaketa

Zer
  • Ipuin kontalaria
Noiz 2012/01/28
18:00 - 18:50
Non Juan San Martin Liburutegia
Gertakaria egutegira gehitu vCal
iCal

Bazen behin… urrutiko erresuma batean… landareak eta animaliak hitz egi-ten zekiten garai haietan… Honelaxe hasiko dira gure ipuinak eta aiton-amonen istorioak gogoratuz mundu zoragarri batera murgilduko gara. Antso ezagutuko dugu, Uxue, lapiko magikoak eta hainbat eta hainbat istorio zein baino zein ederragoa. Nerekin etorri nahi?

Zarauzko hondartzatik jasotako hondar ale bakoitzak ipuin bat dakar, zein izango ote da lehenengoa?

Miriam Mendoza 1969ko martxoaren 10ean jaio zen Orion, baina txiki-txikitatik Zarautzen bizi izan da; beraz, zarauztarra sentitzen da. Betidanik irakasle ikasketak egitea zuen amets eta gaur egun ofizioz irakaslea da Zarauzko Ikastolan, eta afizioz ipuin kontalaria. Bi seme-alaba zoragarri ditu (Manex eta Joane) eta beraientzako dira berak sortutako kontu magikoenak. Txikitatik ipuin eta komiki asko irakurri izan du etxean, eta baliteke horrek ipuinetarako zaletasun hori bultzatzea, baita amak kontatutako istorio “horiek” ere.

Helburua ipuin horiek gurasoei ezagutzera ematea da, gero eurek ipuin horiek hartu eta etxean umeei irakur diezazkieten. Guztia, txikienei etxean irakurtzeko gogoa pizten saiatzeko.

4 eta 8 urte arteko haurrentzat.

etiketak:
« Otsaila 2012 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829
Eskualdeko agenda

Eskualdeko hitzorduen agenda Debabarrena Turismo webgunean aurkitu dezakezu.