Eibarko Udala

Non zaude
  • Eibarko Udalak eta Plano Corto Kultur Elkarteak PORTALEAn 2010eko azaroaren 15etik 20ra burutuko den XI. ASIER ERRASTI LABURMETRAIA JAIALDIRAko deia zabaldu dute.
  • Aisialdiko begirale titulo ofiziala ateratzeko ikastaroa eskeiniko da euskaraz 2010/11 ikasturtean.
  • Argazkigintza digitala modu erosoan eta ludikoan ezagutuko da eta oinarrizko kontzeptu eta teknikak ikasiko dira, hobeto ulertzeko eta gozatzeko baliabide informatikoak erabiliz.
  • Tailerra gure emozioak ezagutu, ulertu eta gidatu beharretik jaiotzen da, ondo sentitzeko behar den oreka lortzeko eta harreman osasuntsuak, berdintasunezkoak, atsegingarriak eta tratu onekoak izateko.
  • 007/2010 Argizaiola lehiaketaren sailkapenerako baliagarria. Eibarko Udalak ,Klub Deportiboaren laguntzaz, 2010eko Indalecio Ojanguren XXIII.Argazki Lehiaketarako deia egiten du.
  • Dibujo udal eskolako talde batzuetan leku libreak geratu direnez, matrikulazio epearen luzapena, uztailaren 5etik irailaren 10era bitartean izango da.
  • Zoru pelbikoa sendotzeko ikastaroa eskaini nahi diegu Eibarko emakumeei. Eurengana jo nahi dugu emakumeon bizitza hobetzeko hain garrantzitsua izan eta orain arte seriotasun gutxirekin aztertu den gai honen ezagutza eta informazioa eskeintzeko.
  • Eibarko Udalaren Euskara eta Kultura Batzordeak 2010 Sanandresetarako kartelaren lehiaketa deialdia egiten du. Kartelak urriaren 19ko arratsaldeko 7ak baino lehen utzi beharko dira PEGORAn (Udaletxean).
  • Ikastaro monografiko bat da, gure emakumeen historia familiarra ardatz hartu nahi duena, beraien ekarpen eta zailtasunen berri izan eta berritzaileak, erronkazaleak eta ausartak zertan izan ziren ezagutzeko.
  • Zoru pelbikoa sendotzeko ikastaro aurreratuta eskaini nahi diegu Eibarko emakumeei. Eurengana jo nahi dugu emakumeon bizitza hobetzeko hain garrantzitsua izan eta orain arte seriotasun gutxirekin aztertu den gai honen ezagutza eta informazioa eskeintzeko.
  • 2010-2011 Eskola agenda ilustratzeko argazki lehiaketa honek GIZA ESKUBIDEAK izan du gai. MIRIAM DOMINGUEZ GOMEZek "GURE ESKUBIDEAK" lanarekin lortu du argazki bilduma onenari saria. IKER LAKA BARANDIKAk "ESKUAK DIRA" bildumaren 1 eta 5 argazkiekin lortu du saria argazki solte mailan. Argazki hauek Eibarko ikasle guztiek irailean eskuragai edukiko duten eskola agenda ilustratuko dute.