Eibarko Udalak igogailuak jartzeko edo igogailu zaharrak kendu eta berriak ipintzeko eta fatxadak berriztatzeko obrak egiteko diru-laguntzak (ebaluazio bakoiztuaren araubidez ematekoak) eskaintzen ditu.
Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldian behin ematen direnetakoak, dirutan ematen dira, eta su-bentzio modukoak dira. Hain zuzen ere, gastu batzuk behar-beharrezkoak dira gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko, eta berariazko gastu horiek ordaintzeko nahikoa baliabi-derik ez dutenentzako dira -eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den- laguntza hauek.