Eibarko Udala

Non zaude
(1)
 
Diru-laguntza eskatzeko epea zabalik Eibarko euskaltegi homologatuetan euskalduntze-alfabetatze ikastaroak egin dituztenentzat
Eibarko Udalak diru-laguntza emango die 2009-2010 ikasturtean euskalduntze-alfabetatze ikastaroak egin dituzten guraso, dendari, ostalari, langile eta jubilatuei.

Diru-laguntza eskaera PEGORAn egin behar da, eta epea zabalik dago 2010eko abuztuaren 31 arte.

Diru-laguntza deialdian zehaztuta daude zein baldintza bete behar diren diru-laguntza hori eskuratu ahal izateko.