Eibarko Udala

Non zaude
(2)
Ikastaroa: Argazkigintza digitala. Lehen urratsak (2010-2)
Argazkigintza digitala modu erosoan eta ludikoan ezagutuko da eta oinarrizko kontzeptu eta teknikak ikasiko dira, hobeto ulertzeko eta gozatzeko baliabide informatikoak erabiliz.

Helburua: Argazkigintza digitalaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu.

Tramitatzailea: Eibarko Udaleko Kultura, Euskara eta Hezkuntza saila.

Nork emango du: Jose Valderrey.

Hartzaileak: 16 urtetik gorakoak.

Non eta noiz: Portaleko Argazkigintza gelan. Irailak 27, 29. Urriak 4, 6, 13, 18, 20, 25, eta 27. Azaroak 3,8, eta 10a.

Ordutegia: Arratsaldeko 7etatik 9,30etara.

Ikastarora ekarri behar den materiala: Argazki kamera digitala.

Ikastaroaren prezioa: 47€ Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 79€ Eibarren erroldatuta ez daudenentzat.

Ikastaroaren ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Ikasle kopurua: gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 16 ikasle.

Ikastaroaren hizkuntza: Gaztelera.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: Irailaren 6tik 17ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Ikastaroaren matrikula orria behar bezala beteta (PEGORAn eta udal web orrian, www.eibar.net, eskuragarri).


Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Udaletxeko Batzar Aretoan egindo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: Eguna: Irailaren 23an. Ordua: 11etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.net) izango da eskura irailaren 24tik aurrera.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.

Oharrak: Ikastaroaren programa Pegoran eta udal webgunean (www.eibar.net) eskuragarri dago.


Artxiboak deskargatu