Parte-hartzaileak: nahi duten guztiak.
Gaia: norberaren aukeran.
Lanak: gehienez ere 3 argazki zuri eta beltzean, eta 3 koloretan. Inoiz saritu gabeak izan beharko dira.
Izen-emate eskubideak: doakoak.
Aurkezpena: lanak 40 x 50 cm.-ko kartulinarekin edo kartoiarekin indartuak aurkeztu beharko dira, eta argazkiak gehienez ere 30 x 40cm.-koak izan beharko dira. Lan bakoitzaren atzealdean lanaren izena zein den azaldu beharko da. Egile bakoitzak izen berbera jarri beharko die aurkezten dituen argazki guztiei. Argazkiak hurrenkera jakin batean ikustea nahi izanez gero, zenbakituta aurkeztu beharko dira.
Egilearen datuak -izena, abizenak, NAN, posta helbidea eta elektronikoa, telefonoa eta, hala balitz, zein elkartekoa den - kartazal itxi batean joan beharko dira, eta kartazala paketearen kanpoaldean erantsita.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira:
EIBARKO UDALA. Pegora
INDALECIO OJANGUREN XXIII. ARGAZKI LEHIAKETA
Untzaga Plaza, 20600 Eibar
Postaz bidaliz gero, ziurtaturik igorri beharko dira eta gasturik gabekoak izango dira.
Epai-mahaia: argazki mailan oso ezagunak diren hiru pertsonek osatuko dute. Izenak bere garaian ezagutaraziko dira.
Erabakia: erabakia jendearen aurrean emango da eta irekia izango da. Erabakia ukaezina izango da eta parte-hartzaileei postaz jakinaraziko zaie.
Erakusketa: sarituak izan diren lanak Udalaren Portaleko Erakusketa Aretoan erakutsiko dira. Gainontzekoen artean ere, batzuk aukeratuko dira ikusgai ipintzeko.
Katalogoa: saritutako lanekin katalogo bat argitaratuko da. Bertan, nortzuk parte hartu duten ere azalduko da eta parte-hartzaile bakoitzari bidaliko zaio.
Lanak itzultzea: saritzen diren lanak Udalaren esku geldituko dira eta Udalak lanak erabiltzeko eta argitaratzeko eskubideak gordeko ditu, baina hori bai, beti norenak diren aipatuz. Saritu gabekoak, erakusketa itxi eta 60 egunen buruan itzuliko dira.
Oinarriak:Sariak:
Ohorezko Saria
Argazki bilduma onenari
Koloretan edo zuri-beltzean ................. 500 €, garaikurra eta Portalean erakusketa egiteko aukera.
"Indalecio Ojanguren" Sariak
Lehen mailako 4 sari.
Koloretan edo zuri-beltzean
Argazki solteei ........................................................ 150 €
Euskal Herriko sariak:
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei
Lehenengoari............................................................150 €
Bigarrenari ................................................................130 €
Hirugarrenari.............................................................120 €
Herriko Sariak
Koloretan edo zuri-beltzean, argazki solteei
Lehenengoari ........................................................... 120 € eta garaikurra
Bigarrenari ................................................................. 90 €
Hirugarrenari ............................................................. 60 €
16 urtetik beherakoentzako saria argazki onenari ......150€ argazkigintza materialetan
Informazioa:
EIBARKO UDALA -PEGORA Untzaga Plaza 20600 Eibar
Tel: 010 / 943 708400
www.eibar.net
pegora.ei@eibar.net
cultura.ei@eibar.net