EKAINAREN 2TIK DIBUJO ETA ZERAMIKA UDAL ESKOLETAKO MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK DAGO (2009-2010)
Ekainaren 2tik Dibujo eta Zeramika udal eskoletako matrikulazio epea zabalik dago (2009-2010).
Matrikula egiteko epea: 2009ko ekainaren 2tik 19ra.
Tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostegunera : 9:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 19:30era.
- Ostirala: goizez bakarrik, 9:00etatik 14:00etara.
OHARRAK:
- Tarifa bereziak daude eta “Udal eskoletan ematen diren klaseei dagozkien tasak. 2009-2010 ikasturtea” izeneko dokumentuan agertzen dira (PEGORAn ere eskuragarri daude).
- Matrikula egiteko inprimakia eta 2009-2010 ikasturteko egutegia web orri honetan daude (PEGORAn ere eskuragarri daude).
- Matrikula garaian eskolak bisita daitezke. 943708439 telefonora (16:00etatik 18:00etara) deituta har daiteke ordua.