Eibarko Udala

Non zaude
HITZARMENA: EIBARKO TRENBIDEAREN TRAZATUA HOBETU HERRI BARRUAN
Miguel de los Toyos Eibarko alkateak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailburuak, lankidetza hitzarmena izenpetu dute Eibarko udaletxean trenbidearen trazatuaren hiri-integrazioa hobetzekoa.

Hitzarmen horrek trenbide-sistema hirian hobeto integratzeko hainbat lan edo jarduera egitea du helburu, irisgarritasunaren eta iragazkortasunaren mesederako; trenbidea eta hiri-guneak bateragarriagoak izateko. Egingo diren lanen kostu osoa erdibana izango da, hau da: Euskal Trenbidea Sareak (Garraio Sailaren menpe dagoen erakundea) jarriko du erdia eta Eibarko udalak beste erdia. 

Egingo diren lanen artean, trenbide-zati batzuk tapatu edo estali nahi dira. Hona hemen: 

 -   Ardantzako geltoki berriaren zatia.

-   Amaña-Ardantza zatia.

-   Eibarko geltoki nagusitik (Estaziñoa) Azitainera bitarteko zatia.  

Ardantzako zatiak tapatzeak 1.999.783 euroko aurrekontua du; 12 bat hilabete behar dira obra amaitzeko. Ardantzako geltokia egiten ari den UTE edo enpresa bera izango da hori egingo duena: Otaduy-Icma Proakis. Horrela egitea hobe da, geltokiaren eraikuntzari egiten zaion proiektu osagarri bat delako eta obra biak batera doazelako. 

Pasealekuak 2256,52 m2 izango ditu, Legarreko sarbidearena barne. Pasealekuaren luzera –sarrerako pasabidea kontatzeke- 217,3 metrokoa da. Horra sartzeko bideak: Ardantzatik, tunel gainetik, San Juan kaletik Mekolara bitarteko eskaileratik edo, bestela, eskailera horretatik gertu dagoen igogailutik. Beste aldetik Legarretik izango du sarbidea 2,5 metroko zabalera eta 18 metroko luzera izango duen pasarela batetik. 

Estalduraren estetikari bagagozkio, ikuspegi bi hauetatik aztertu da:

  • Hirigintzaren aldetik, Mekola eta Legarre kaleen arteko pasaelakua aterako da, San Juan kalearekin Sotuta, eta kale horretara, fatxada batek emango du.
  • Geltoki berriak izango dituen nasak estaltzeko edo tapatzeko ere izango da.
 Amaña-Ardantza zatia: eraikuntza-proiektuaren erredakzioa dago lizitaziora aterata. Ziur aski proiektua otsailean esleituko da; obra horiek amaitzeko epea sei hilabetekoa izango da. Eibarko geltoki nagusitik Azitainera bitarteko zatia aztertzen ari da.