Udalbatzak, 2010eko maiatzaren 31n egindako bilkuran, hasierako onespena eman zion Udal Ordenantzari, Eibarko Udalaren Zerga bilketarakoa eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreretakoari.
Onespenari dagokion espedientea jendaurrean utzi zen erreklamazioetarako
(GAOaren 104. alea, 2010-6-4ko El Correo eta Berria egunkariak eta Ediktuen Ohola) eta inork ez zuenez alegaziorik aurkeztu, Ordenantza hori behin betiko onartua geratu da.