Eibarko Udala

Non zaude
UDAL INFORMAZIOA

Agendan duzu herriko kultura-jardunari buruzko informazio osoa, aisialdirakoa. Udalaren jardunari buruzko informazio praktikoa eman nahi dizugu: hementxe duzu egutegi fiskala, une honetan egiten ari diren udal obrak eta herri osoari begira emandako gomendioak eta kanpainak.

Egutegi fiskalak NIRE ORDAINKETA izeneko atal bat du: Hortik,  edozein udal errezibo ordaintzeko moduan zaude.  Zerbitzu hori erabiltzeko, erreziboa eskuratu behar duzu,  erreziboan agertzen diren datuak eskatuko zaizkizulako.

Atal hauek garrantzizkoak dituzu:

  • Kontratu publikoak: Lizitazio edo adjudikazio sasoian dauden lizitazioak eta udal kontratuak kontsultatzeko aukera duzu; baldintza-orriak jaisteko aukera ere baduzu.
  • Enplegua- Langileen aukeraketa: Martxan dauden langile-aukeraketa prozesuak kontsultatzeko aukera duzu. Oinarriak, eskaera-orria, onartutakoen aldi baterako zerrendak eta behin betikoak, azterketen deiak, iragarkiak, emaitzak... Hori dena jaisteko aukera dago.
  • Babes Ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza tasatuak: Onartuak izan direnen zerrenda kontsultatu dezakezu; baita bete behar diren baldintzak; zozketen eguna...