Eibarko Udala

Non zaude
(1)
 
Ikastaroa: Zer da gurasoek sare sozialei buruz (FACEBOOK, TUENTI, WEB 2.0…) jakin behar dutena?
Familia da umeen bizi-euskarria eta euren heziketaren ardura duena.

Helburua: Heziketa-lanaren egunerokoan baliokoak izango diren erremintak ematea eta elkartrukatzea.

Edukiak:

  • Aurrekariak gogora ekartzea.
  • Sare sozialak zer diren jakitea.
  • Sare sozialen pribatutasuna.
  • Nor den laguna eta nor ez sare sozialetan.
  • Sareko sailkapenak.
  • Sare sozialen arriskuak eta aukerak ezagutzea, sare horiek behar bezala erabiltzeko.
  • Gurasoentzako jarraibideak.
  • Babesa eta konfidantza sare sozialetan.
  • Norekin ditu harremanak nire semeak/alabak? Nor ezagutu dezake?
  • Babesa eta konfidantza erabiltzeko orduan: nola egon ziur.


Nork emango du: Garbiñe Aguirrezabalagak (BAIKARAko, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa, psiko-pedagogoa).

Hartzaileak: Bigarren Hezkuntzan edo batxillergoan diharduten ikasleen gurasoak, tutoreak edo arduradunak.

Non eta noiz: Portaleko ikastaro gelan. 4 saio, Egunak: apirilak 15, 22 eta 29; maiatzak 6.

Ordutegia: 18:00etatik 20:00tara.

Prezioa: 14€. Eibarren erroldatuak ez daudenak: 23€.

Ikastarora ekarri behar den materiala: boligrafoa.

Ikasle kopurua: gutxienez 10; gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: gazteleraz.

Matrikularen ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: 2010eko martxoaren 15etik 31ra (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Matrikula orria behar bezala beteta.

 

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da.

Zozketa Gizartekintzan egingo da. Hona hemen zozketa eguna eta ordua: apirilak 12, 13:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn eta www.eibar.net, udal webgunean izango da eskura apirilaren 13tik aurrera.

Zerrenda hori argitara ematen den unean sortzen da matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik.

Plaza edo leku libreak daudelako eta ikastaroaren antolaketak hala egiten uzten duelako, hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek matrikularen zenbateko osoa ordainduko dute.


Artxiboak deskargatu