Eibarko Udala

Non zaude
(1)
 
Ikastaroa: Gurasoen hezkuntza estrategiak (2010)
Familia da umeen bizi-euskarria eta euren heziketaren ardura duena.

Antolatzailea: Eibarko Udaleko Gizartekintza, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren (Droga Gaietako Zuzendaritza) laguntzarekin.

Helburua: heziketa-lanaren egunerokoan baliokoak izango diren erremintak ematea eta elkartrukatzea.

Edukiak:
  • Heldutasuna helburu.
  • Heldutasunera iristen laguntzeko jarraibideak.
  • Heldutasunera iristeko motibatzen ikastea.
  • Zer da motibazioa?
  • Motibatzen ausartzea: motibatzeko erak.
  • Nola estimulatu.

Nork emango du: Garbiñe Arrizabalagak (BAIKARAko, Gipuzkoako Ikasleen Gurasoen Federazioa, psiko-pedagoga).

Hartzaileak: lehen hezkuntzan eta DBHko 1. zikloan diharduten adin txikikoen gurasoak, tutoreak edo arduradunak.

Non eta noiz: Portaleko ikastaro gelan. 4 saio. Egunak:. martxoak 15, 22, 24 eta 31.

Ordutegia: 18:00-20:00.

Ikastarora ekarri behar den materiala: boligrafoa.

Ikastaroaren prezioa: 14€. Eibarren erroldatuta ez daudenentzat 23€.

Ikasle kopurua: gutxienez 10 ikasle eta gehienez 20.

Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania.

Matrikularen ordainketa: matrikula, ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta.

Eskaera egiteko tokia: PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegoa.

Eskaera egiteko epea: otsailaren 22tik martxoren 10era (biak barne).

Aurkeztu beharreko agiriak:

  • Matrikula orria behar bezala beteta.

Kudeaketa arauak: matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, zozketa bidez aukeratuko dira ikasleak.

Zozketa hori Gizartekintzan egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: martxoak 11, 13:00etan. Onartutako pertsonen zerrenda PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) eta udal webgunean (www.eibar.net) izango da eskura martxoaren 12tik aurrera.

Zerrenda hori argitara ematen den unean matrikularen zenbatekoa ordaintzeko obligazioa sortzen da. Baja ematen duen pertsonak ez du izango matrikularen zati proportzionala jasotzeko eskubiderik. Hasitako ikastaro batean sartzen diren pertsonek -plaza edo leku libreak egon eta ikastaroaren antolatzaileek hala egiten uzten dutelako- matrikularen zenbateko osoa ordaindu beharko dute.


Artxiboak deskargatu