Erabilerraztasuna hauxe da: urritasun, ezintasun edo elbarritasunen bat dutenek ere informazioa inolako mugarik gabe eskuratu ahal izatea. Pertsona asko dira gure orrialdeetako informaziora oso bestelako egoera batzuetatik heltzen direnak, izan ere...
Erabilerraztasuna ez da ezinduentzat bakarrik ona, jende guztiarendako baita mesedegarria webgunera sartzeko orduan.
Eibarko Udalak dituen erabilerraztasun jarraibideak hauexek dira:
Eibarko udalak jakin badaki pegora edo atari honen erabilerraztasuna hobetu daitekeela. Zuk ere lagun diezagukezu ahalegin honetan zure iradokizunen bidez.
Letren tamaina
Testuak ahalik eta modurik erosoenean irakurtzeko, letraren tamaina aldatzeko aukera eskaintzen dizugu. Aldatzeko, zure nabigatzailearen aukerez balia zaitezke eta letra tamaina txikiago bat edo handiago bat aukeratu.
Hautatutako letra tamaina hori bisitatzen diren gainerako orrietan ere mantendu egingo da; nahi duzun guztietan aldatu dezakezu tamaina hori.