Sisteman sartu eta zure tramiteak Internet bidez egiteko, ondoren adierazten diren pausuak jarraitu behar dituzu:
Eibarko Udalarekin tramiteak egiteko internet bidez eskaintzen den zerbitzua da. Zerbitzu berri hau, orain arte, bertara etorrita eta telefonoz (010) deituta, tramiteak egiteko egon diren modu bi horiei gehitzen zaie.
Tramiteak on-line egiteko zerbitzuak, gehien egiten diren tramiteak internet bidez egiteko aukera ematen dizu. Eibarko udalak, pixkanaka, on-line sartuko ditu hiritarrek eta enpresek udalean egin ditzaketen gainerako tramite eta eskaera guztiak.
Zeintzuk dira Eibarko Udalarekin on-line bidez egin ditzakedan tramiteak?
Biztanleen udal errolda:
Tasak eta zergak:
Erreziboak:
On-line Tramiteak zerbitzua erabiltzeko ze txartel edo ziurtagiri dira balekoak?
On-line tramiteak internet bidezko tramiteak egiteko aintzat hartzen diren ziurtagiri elektronikoen erabileran oinarritzen dira, betiere erabateko segurtasun eta konfidentzialtasun bermeak eskainiz.
Txartela plastikozko euskarri soila da; garrantzitsuena "txipa" da. Pieza txiki horrek "ziurtagiri digitala" ahalik eta modurik seguruenean gordetzeko balio du.
Gaur egun Eibarko udalak onartzen dituen ziurtagiriak hauek dira:
1.- Ziurtagiri baliodun bat edukitzea.
"Ziurtagiri baliagarri bat" kode informatiko pertsonala da, legez aitortua den agintari batek luzatzen duena (IZENPE, Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionala, eta abar) eta ordenagailu batek irakurri ahal duen gailu batean grabatutakoa (normalean, txartel txipduna). Zure ziurtagiri balioduna ONA Hiritar Txartelean edo NAN agiri elektronikoan daukazu.
2.- Zure ordenagailuak txipdun txartela irakurtzeko gailua eduki behar du.
"Txartel irakurgailua" zure ordenagailuaren USB sarrerarekin oso erraz konektatzen den gailua da, sagua bezala. Nahiz eta puntako ordenagailu gehienek irakurgailu mota hori eduki unitate nagusian edo teklatuan, oraindik ez da ohikoa. Edozein informatika dendan eros dezakezu txartel irakurgailua.
3.- Zure ordenagailuan software berezia instalatua eduki behar duzu.
Zure ordenagailuan irakurgailuak eta txartelak funtzionatzeko software bat instalatu behar da, hau da, programa informatiko batzuk. Programa informatiko horiek Eusko Jaurlaritzako webgunetik zuzenean deskargatu ahal dituzu.
Tramiteak Internet bidez egiteko, sakatu honako ikonoa: