Eibarko Udala

Non zaude
(1)
Gizarte erakundeei laguntzak (2010)
Eibarko Udalak, Gizartekintza Sailaren bitartez 2010 urtean, egoitza Eibarren duten diru irabazi asmo bariko gizarte-erakundeei laguntzak edo diru-dohaintzak ematea aurreikusten du baita Eibarren egoitza ez eduki arren Eibarren erroldatutako pertsonak euren zerbitzuez edo jarduerez baliatzen diren erakundeei ere.

Diru-laguntzak, Gizartekintza Sailak 2010. urterako duen aurrekontuko diru-zuzkidaren kargu emango dira; 1.0300.226.313.90.02 zenbakiko kontu-saila, zenbatekoa: 25.000 euro.

Eskaerak PEGORAn aurkeztu behar dira (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa), 2010eko maiatzaren 10tik 28ra (biak barne). Aurkeztu beharreko dokumentuak hauexek dira:

  • “Gizarte erakundei laguntzak" izeneko eskaera orria behar bezala beteta.
  • Erakundearen arduradunaren NANren edo horren baliokide den agiri baten aldakia.
  • Erakundearen IFZ/IFKren aldakia.
  • Frogagiria, gizarte-erakundeak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duen gizarte-erakundearen identitatearekin bat etorri behar dena (ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioaren edo aurrezki-libretaren fotokopia; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo eskaera-orrian bertan dagoen GIZARTE ERAKUNDEAREN KONTU ZENBAKIA atalean bertan banketxeak emandako zigilua).
  • 2010. urtean Eibarko udalerrian garatuko dituzten zerbitzuen edo/eta jardueren txostena edo Eibartik kanpo eskaintzen diren zerbitzuak edo/eta jarduerak badira, Eibarren erroldatutako pertsonen asistentzia aurreikusten duten zerbitzu eta jarduerena.

 

Ebazpena, Gizarte Ekintzarako Programen Batzorde Aholkulariak aurretik egindako proposamenaren ondoren emango du Udalak. Laguntza zenbateko bakar batean ordainduko da ebazpena eman ondoren. Ebazpenak, eskaera egin duten erakunde guztiei bidaliko zaizkie


Artxiboak deskargatu