Eibarko Udala

Non zaude
I Euskarazko LIP DUB lehiaketa
Eibarko Udalak Eibar.ORG elkartearekin lankidetzan eta Eibar Merkataritza Gune Irekiaren babesarekin, lehenengo Euskarazko Lip Dub lehiaketa antolatu du.

Lehiaketa irekia da. 6.000€ko saria dago (1.000€ dirutan eta 5.000€ erosketa baleetan). Sari berezia Eibarko ikasletetxeetako ikasleentzat. Sartu www.eibar.org web gunean.

Lip Dub jende talde batek playback eginda eta plano bakarrean grabatuta egindako bideo musikala da.

Oso erraza eta dibertigarria da parte hartzea ez baitu konplikazio teknikorik. Lan hauen bitartez parte hartzen duen taldeak bere baitan duen giro ona islatu nahi du.

Ikusentzunezkoa egiteko euskaraz abestutako kanta bat aukeratu behar da, gutxienez 30 laguneko taldea elkartu eta lanaren grabaketa Eibarren egin behar da.

Lehiaketa irekia da, ez du adin mugarik eta edonongo jendeak har dezake parte.

Ikusi Youtuben dauden lanak.


Artxiboak deskargatu

kanpoko loturak