"ARATOSTEETAN DOTOREEN JARRITAKO TABERNA" LEHIAKETA
Eibarko Udalak ondoren aipatzen diren oinarriei jarraituz, “Aratosteetan dotoreen jarritako taberna” lehiaketarako dei egiten du.
- Lehiaketa honetan parte har dezake Aratosteetan bere lokala apaintzen duen Eibarko edozein tabernak.
- Izena emateko epea eta lekua: otsailaren 11ko 14:00ak baino lehen Pegoran edo 010 telefonoan. Dekorazio gaia zein den adierazi beharko da.
- Baldintzak: lokalak otsailaren 12an arratsaldeko 18:00etarako prest egon behar dira.
- Epaimahaikideak ostiralean arratsaldez, tabernetatik pasatuko dira eta epaia ostiral arratsaldean bertan emango dute. Horrela publikoari irabazi duen taberna ikusteko aukera emango zaio asteburuan.
- Epaimahaikideen balorazioan aukera- tutako gaia eta apainketa izango dira kontuan.
- Saria, Eibarko Udalaren garaikurra
- Parte hartuko dutenek oinarri hauek diotena ontzat eman behar dute.